Share

Klein etxebizitza

Klein etxebizitza

Planoa

ETXEBIZITZA ERABERRITZEA

Itsasoaren ondoan dagoen etxebizitza txiki hau uda pasatzeko leku bat da.

Jatorrizko egoeran, korridore luze ilun batetik sartzen zen, bakoitzak itsasoranzko leiho bat zuen geletara sartzeko. Eraberritzearen asmoa sukaldea, egongela eta jangela elkargune nagusitzat hartzea eta korridorea kentzea izan zen. Horrela, etxearen espazioa zabaltzen duen irtenbide argia daukagu.

Bi logelak alboetan daude. Fatxadari itsatsitako logeletan ate lerragarriak jarriz, sabairainoko altuera dutela, egunez ate horiek irekita egongo dira, eta, etxearen erdiko espaziotik, itsasoa lau leihoetatik ikusteko aukera izango dugu.

Gainera, sukaldea erdigunean dago, eta hori oso praktikoa da. Era berean, espazio horri etxebizitza eroso eta irisgarri batean duen garrantzia emateko modu bat da, espazio komunaren ideia indartuz etxearen nukleo gisa.

 

Eraikuntza urtea: 2014

Argazkiak: Francisco Berreteaga