Share

AM.Arkitektura

AM.Arkitektura

01

NIRI BURUZ

 

Nere izena Alex Mitxelena da eta Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) 2002an burutu nituen arkitektura ikasketak

2014an amaitu nuen Donostiako Zuhaizpe etxebizitza handitzeko proiektua. Lan hau Publiditec argitaletxeak argitaratutako Arquitectura y Madera aldizkariaren 12. zenbakian argitaratu zen. 2019an, Euskadiko zurezko arkitekturaren erreferenteei egindako bisita gidatuetan parte izan zen, Basquegurrek, EHAEOrekin eta BECekin batera, antolatutako Mugak Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Bienalaren bigarren edizioan.

 

2004az geroztik, EHUko Arkitektura Saileko Arkitektura Proiektuetako irakaslea naiz.

Nere ikerketaren helburu nagusia da giza beharrak asetzen dituen arkitekturaren alde egitea, pertsonek bizitza ona izan dezaten, komunitateak horretarako duen garrantzia bereziki azpimarratuz. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak finantzatutako proiektuak koordinatu ditut.

 

2014an “La Esencia Humana de la Casa” doktore-tesia aurkeztu nuen UPV/EHUko Arkitektura Sailean. Tesi hau Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Argitalpen Zerbitzuak argitaratu du ISBN 978-84-9082-499-3rekin.

2007an “Sukaldea etxebizitza-eredu tipologikoen bilakaeraren paradigma gisa” tesina aurkeztu nuen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arkitektura Sailean.

Urte horretan bertan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Eraikuntza Jasangarriko Unibertsitate Espezialista titulua lortu nuen.