Share

Serbi4 bulegoa

Serbi4 bulegoa

Planoak

SERBI4 BULEGOA

Bulego hau kale mailan dago, trapezoide formako lokal batean. Bere hiru alde erabat itsuak dira, ipar-mendebaldeko fatxada bi leihate handirekin kontrastatzen dutelarik.
Programak harrera bat, lanpostuak dituzten bi gune, bulego bat, bilera-gela bat, komun bat eta office bat barne hartzen ditu.
Premisa espazio gardena eta ikusmen-oztoporik gabea sortzea zen, lokalaren espazioa bere osotasunean ikus zedin. Lanerako espazioak bereizteko hainbat aukera aztertu ziren, eta, azkenik, manpara banatzaile batzuk sortzea erabaki zen, txandaka jarritako metal hedatu lakatuzko panel zuriz eginak. Manpara horiek lan-mahaiak osatzen dituzte beren egituran.
Metal hedatuzko panelak sabaiaren estaldura gisa ere erabili dira, baldintza akustikoak hobetzeko eta espazio osoari batasuna emateko. Panelak, alde batetik, fatxadarekiko perpendikularrean jarri dira, eta, bestetik, pixka bat biratuta, hondoko hormarekiko perpendikularrean. Bi norabideen arteko topaketa bat dator harrera-lekua eta bilera-gela bereizten dituen manpararekin.
Hondoko hormak belar artifizialez estali dira, espazioari berotasuna eta kolorea emateko, eta, horrez gain, lanerako espazioa akustikoki hobetzen laguntzeko. Bi material nagusien kontraste kromatikoak eta ehundurek espazio berezi eta dinamikoa sortzen dute.

Eraikuntza urtea: 2020
Argazkiak: Idoia Unzurrunzaga